Eskualderako balioa sortzea: METTA BIDASOAren gogoa

METTA BIDASOA irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Bidasoko eskualdean eratua.

Bidasoko eskualdeko enpresa ehuna sortzen eta garatzen laguntzea du helburu, finantzaketa lortzeko zailtasunak dituzten proiektuak finantzatzen laguntzeko.

Xedea, berriz, finantzaketa jario alternatibo bat sendotzea da, eta, horretarako, funts ekonomiko komun bat sortzea, partikularren eta enpresen laguntza erabiliz.

Bidasoko eskualdeko bertako edo eskualdetik kanpoko edozein pertsona edo entitate izan daiteke elkarteko bazkide, eta diru pixka bat inbertitu proiektuak finantzatzeko, proiektu berritzaile honetan parte hartzeko.

“Eskualdeari hazten lagundu nahi diogu, herritarrak eta enpresak inplikatuta. Animatu eta lagundu iezaguzu”.

Enpresak sortzen laguntzea

Negozioak eta enpresak sortzea eta babestea balio sozial eta ekonomikoa sortzea da, eta, horrenbestez, eskualdea epe ertain eta luzean iraunkorra izan dadin laguntzea. Ildo horretatik, eskualdeak hazteko eta etorkizuna bermatzeko beharrezkoa duen indarraren zati bat sortuko duen tresna da METTA BIDASOA.

Garapen ekonomikoa sustatzea

Gizartearekin arduraz jokatzen duen ingurune bat sortzea bultzatzen du METTA BIDASOAk, eta, ildo horretatik, ikuspegi ekonomikotik ez ezik, ikuspegi sozialetik ere baloratzen du zer proiektu babestu. Horiek horrela, proiektuek honako hauek ekartzea ziurtatzen du, besteak beste: alde batetik, kalitateko enplegua sortzea eta, bestetik, babesten dituen enpresek eskualdearen garapen sozioekonomikoari begiratzea eta harekin konprometitzea.

METTA BIDASOAren hazkundean eta bilakaeran parte hartzea

METTA BIDASOAn parte hartzea da gizartearekin arduraz jokatzen duen jarduera ekonomiko bat sortzen eta garatzen laguntzea eskualdean bizi direnei, zuzenean; ahalegin kolektibo bat, non nork ahal duena ematen duen, eskualdearen oraina eta geroa hobeak izan daitezen bertan bizi diren guztientzat.

Negozio ideia bat baduzu eta abian jarri nahi baduzu baina finantzaketarik ez baduzu, eman izena.

Inbertitzaileen laguntzaz zure proiektua gauzatzen lagunduko dizun proiektu aitzindari baten parte izango zara.

IZEN EMATEA