METTA BIDASOA: Eskualdearen hazkundean laguntzeko bidea

Eskura jarri dizugu eskualdearen hazkundean parte hartzeko bidea, eskualdea zuri esker ere hazten dela esan ahal izan dezazun.

Azken finean, egiaz, zu bezalako pertsonek eta enpresek ahalbidetzen dute hau guztia. Enpresaburua izan edo ez izan, badakizu zenbateraino den zaila egoera lan munduan.

Horregatik guztiagatik, eta balioetsi egiten duzulako eskualdeko pertsonen adorea proiektuei bakarrik edo batera baina betiere beren kabuz ekiteko, eskualdearen maila handitzeko asmoz sortutako proiektu bat da METTA BIDASOA.

“Zuretzat ekarpen txiki bat dena bere proiektua gauzatzeko, bere ilusioa zertzeko ekarpen bat izan daiteke ekiteko prozesu betean dagoenarentzat”.

METTA BIDASOA familia. Zure esku dago hazten jarrai dezan.

Eskualdeko enpresaburuek eta herritarrek osatzen dute elkartea, eta ekarpenak biltzeko bide bat da; gero, erabaki organoaren bitartez, zer proiektu finantzatuko dituen ebazten du.

METTA BIDASOA familia handitxo bat da, eskualdearen independentzia ekonomikoaren alde borrokatzen dena, eta zuk bat egitea gustatuko litzaiguke. Gure etorkizuna eta hurrengo belaunaldiena bermatzeko modu bat da. Animatu eta jarri METTA BIDASOArekin harremanetan.