METTA BIDASOA: Zure proiektuak eskualdea eraikitzeko balio du.

Negozio ideia edo enpresa proiektu bat baduzu eta aurrera eraman nahi baduzu baina zailtasunak badituzu finantzaketa lortzeko, METTA BIDASOAk lagundu egin diezazuke.

Seguruenik, asko pentsatu duzu zure proiektuan: ondu egin duzu, mila buelta eman dizkiozu, eta, zure ustez, merkatura ateratzeko prest dago. Alabaina, kanpo finantzaketa bilatu duzu, baina ez duzu aurkitu.

Zure proiektua defendatzeko eta finantzaketa lortzeko aukera ematen dizu METTA BIDASOAk. Alde horretatik, martxan jartzeko oinarria negozio plan bat izatea da: Bidasoa bizirik-en eskutik presta dezakezu, eta, gero, Ebaluazio Batzordearen aurrean defendatu beharko duzu.

Zer ematen dit METTA BIDASOAk?
  • METTA BIDASOAREKIN ELKARLANEAN ARITZEN DIREN FINANTZA ENTITATEEK maileguak emateko beharrezkoa den abala eskuratzea, OSO INTERES TASA LEHIAKORREN TRUKEAN
  • Elkarteko bazkideen orientazioa, babesa eta esperientzia izatea eskura, zure proiektua garatzen laguntzeko
  • Finantzaketa emanda, elkarteko zuzendaritza taldeak baliozkotzat jotzea zure negozio eredua (sinesgarritasuna, sendotasuna eta konfiantza)
  • Enpresa eta ekintzailetza munduko jendearekin harremanetan egoten lagunduko dizun proiektu berritzaile batean sartzea

Negozio ideia bat baduzu eta METTA BIDASOAren babesa nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: proyectos@mettabidasoa.com.